73. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak martxoaren 27an emandako 91/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, graduatu ondokoentzako beka bat emateko deialdia onetsi da, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Atalean aritzeko. Titulazio hau eskatzen da: Biologiako lizentzia edo gradua eta/edo Kimikako lizentzia edo gradua.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 392090 (eskaeren aurkezpena).

1. Eskaerak martxoaren 27ko 91/2018 Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun naturalean aurkeztuko dira.

Iruñean, 2018ko martxoaren 26an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1804437