73. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak martxoaren 23an emandako 24E/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, enpresei hasierako gastuetarako laguntzak emateko 2018ko deialdia onetsi da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 391637.

Lehena.–Onuradunak:

Enpresa sortu berriak.

Helbide soziala eta jarduera Nafarroara eraman duten enpresak.

Bigarrena.–Xedea:

Diru-laguntza honen helburua da ekintzailetza bultzatzea Nafarroan, enplegua sortzeko eta Foru Komunitatearen garapen ekonomiko eta soziala sustatzeko, enpresen hasierako gastuetarako laguntzaren bidez. Enpresek eratu berriak izan behar dute, edo helbide soziala eta jarduera Nafarroara eramana izan behar dute.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://centcms06/home_es/Servicios/ficha/7177/Convocatoria-de-2018-de-subvencion-de-gastos-iniciales-de-empresas.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

270.000 euro.

Iruñean, 2018ko martxoaren 22an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1804338