73. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak martxoaren 27an emandako 39/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, kanpo sustapenerako diru-laguntzen 2018ko deialdia onetsi da, zeina ICEX España Exportación e Inversionesen ICEX Next programaren osagarria baita.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 2.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 392386.

Lehena.–Onuradunak.

Helbide fiskala Nafarroan duten ETEak. Eskaera aurkezten dutenean, ICEX NExt programan onartuak egon behar dute, eta EJZn alta emanda.

Bigarrena.–Xedea.

Diru-laguntzak ematea ICEX España Exportación e Inversionesen ICEX Next programari atxiki zaizkion Nafarroako ETEen esportazio prozesua hasi eta bizkortzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 39/2018 Ebazpena. http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/7476/Subvencion-a-pymes-para-promocion-exterior-2018.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Gehieneko zenbatekoa: 100.000 euro enpresako.

Iruñean, 2018ko martxoaren 26an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1804436