73. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariak martxoaren 26an emandako 27E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, gizarte zerbitzuen titular diren toki entitateentzako diru-laguntzen deialdia onetsi da gizarte larrialdietako laguntzak eta/edo gizarteratze prozesuetan laguntzekoak 2018an emateko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 391895.

Onuradunak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki entitateak.

Xedea: Diru-laguntzaren xedea da ordainketa bakarreko prestazio ekonomiko bat ematea, gizarte-bazterketako egoerei aurrea hartzeko edo halakoak saihestu edo arintzeko behar diren berariazko gastuei (arruntak edo bereziak) aurre egiteko baliabide ekonomiko aski ez duten familia-unitateei.

Zenbatekoa: 1.682.285,38 euro.

Iruñean, 2018ko martxoaren 25ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1804783