72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

2018rako zerga-tasak

2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, urtarrilaren 17an, 2018ko zerga-tasen onespenaren iragarkia, horiek 2017ko azaroaren 24ko bilkuran onetsi baitzituen Udalak. Horren ondoren abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legea onetsi zenez, bidezkoa da hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren tasa berriak onestea, aipatu Foru Legeak ekarri duen arautze berriarekin.

Udalak, 2018ko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki du sortzealdi guztietan aplikatzeko koefizientea aurreikusitako gehienekoa izatea; eta tasa, %25 izatea.

Uxuen, 2018ko martxoaren 6an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L1803476