72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentzia. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera-lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2018ko martxoaren 16a. Sustatzailea: Nano Automotive SL. Jarduera: tenplatze eta iraotzeko labea jartzea (aldatzea). Tokia: Corellako errepidea, 3,5 km, Las Labradas industrialdean (38/53/-/-) (Erreferentzia: 000159/2017).

Tuteran, 2018ko martxoaren 16an.–Zinegotzi ordezkaria, Daniel López Córdoba.

Iragarkiaren kodea: L1803846