72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Kontribuzio bereziei buruzko ordenantza fiskal orokorra. Hasierako onespena

Udalak, 2018ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran eta legezko gehiengoa zuela, erabakia hartu zuen aho batez honako honi buruz:

Tebas-Muru Artederretako Kontribuzio bereziei buruzko ordenantza fiskal orokorraren hasierako onespena.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Udalaren iragarki-taulan paratzea, hogeita hamar egunez, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erabaki hau tramite egintza da, eta ez da bere aurkako errekurtsoa aurkezterik.

Tebas-Muru Artederretan, 2018ko martxoaren 23an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1804115