2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
2/2017 eta 1/2018 aldaketak aurrekontuetan. Hasierako onespena
Udalak, 2018ko martxoaren 7ko osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
Hasiera batean onestea 2017ko aurrekontu orokorreko 2. aldaketa eta 2018ko aurrekontu orokorreko 1. aldaketa.
Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak eta hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 32. eta 33. artikuluek ezartzen dutenarekin bat.
Erabakia Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bizilagunek eta interesdunek udal Idazkaritzan dagoen espedientea aztertu, eta, 15 egun balioduneko epean bidezkoak diren alegazioak aurkez ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanen da kapituluka laburturik, indarrean sar dadin argitaratzen den egunean.
Tebasen, 2018ko martxoaren 7an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L1804004