2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Kultura eta gazteria arloko eginkizunak eskuordetzea
Alkatetzaren eskudantziak beste organo batzuen esku uzteari buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluak eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduak eman dizkidaten eskudantziak erabiliz.
Kontuan harturik Osoko Bilkurak, 2017ko azaroaren 28an, erabaki zuela azkentzea Udalaren Kultura Patronatua erakunde autonomoa, eta, 2017ko ekainaren 27ko bilkuran, Kultura Arloko Kontseilua sortu zuela.
Aintzat harturik, eraginkortasun, koherentzia eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko arrazoiak direla eta, gomendagarria dela Alkatetzak zinegotzi baten esku uztea kultura eta gazteria arloko gaien zuzendaritza, kudeaketa eta ebazpena, dekretu honen bidez eskuordetzen diren Alkatetzaren eskumenen esparruan administrazio egintzak eman ditzan.
2568/1986 Errege Dekretuaren 43.3, 44. eta 45. artikuluetan xedatuaren arabera (Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua) eta Idazkaritza Nagusiak txostena egin ondoren;
Honako hau EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Eskuordetze orokorra egitea kultura eta gazteria arloan, Iñaki Lerga Espronceda zinegotziaren alde.
Bigarrena.–Tokiko Gobernu Batzarraren esku lehenagotik utziak ez ziren zerbitzuen zuzendaritza, barruko antolaketa eta kudeaketa hartuko ditu eskuordetze honek. Horietan sartzen da hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena.
Hirugarrena.–Zerbitzuen aurrekontuko kudeaketari dagokionez, zehazki aurrekontuko honako kode funtzional hauek ukituko ditu eskuordetzeak:
3300: Kultura arloko administrazio orokorra.
3321: Liburutegi publikoa.
33311: Tafalla Kulturgunea.
33312: Kultura-etxea. Renteria aretoa.
3340: Musika bandak.
33701: Ludoteka.
33703: Gazte etxea.
Laugarrena.–Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea, kargua onar dezan. Karguari uko egin nahi badio, idatziz adierazi beharko dio Alkatetzari.
Bosgarrena.–Eskuordetzearen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian jartzea.
Seigarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehenbiziko bilkuran.
Zazpigarrena.–Eskuordetzea indarrean jarriko da ebazpen honen dataren biharamunetik.
Tafallan, 2018ko martxoaren 15ean.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1803815