72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SATRUSTEGI

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Satrustegiko Kontzejuak, 2018ko otsailaren 2ko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoz, hasiera batean onetsi zituen Satrustegiko Kontzejuaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta indarrean dauden gainerako legeetan ezarritako tramiteei jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271.ean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Satrustegin, 2018ko otsailaren 2an.–Kontzejuko burua, Igor Lanz Rapun.

Iragarkiaren kodea: L1804119