2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Aldaketa, Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazio xehatuetan (Hirigintzako araudi partikularraren 42.2 artikulua). Behin betiko onespena
Zangozako Udalak, 2017ko urriaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, besteak beste, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
1.–Behin betiko onestea aldaketa puntuala Zangozako Udal Planeko hirigintza antolamenduko determinazio xehatuetan, lurzoru urbanizaezinean nekazaritzako biltegiak eraikitzea arautzen duen hirigintzako araudi partikularraren 42.2 artikuluari dagokionez. Hona hemen aldaketaren edukia:
–Aldatzea 42.2 artikuluaren azken paragrafoa, idazketa berriaren arabera ondokoa ezartzen baitu:
“Behar bezala arrazoituz, deskribaturiko baldintza bolumetrikoak gainditzen ahalko dira eta, kasu horretan, proiektuan sartu beharko dira neurri zuzentzaileak, dela zuhaitzak landatuz, inguruan lurrak mugituz edo kasu bakoitzean ikusizko inpaktua gutxitzearren egin beharrekoak eginez.”
2.–Aldaketaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta kopia bat igortzea Sustapen Departamentura, Lurraldearen Antolamenduaren testu bateginean (uztailaren 26ko 1/2017 Foru Lege Dekretua) xedatuarekin bat.
Zangozan, 2018ko martxoaren 12an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: L1803706