72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren aldaketa 2018rako. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2018ko martxoaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga aldatzea, abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legeari egokitzeko.

Jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da aldaketa, 2018rako hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

Garesen, 2018ko martxoaren 22an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1804006