72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Pitillasko Udalak, 2017ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zuen onestea 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren legeetan agindutakoari jarraikiz.

Espedientea Idazkaritzan jarri zen ikusgai hamabost egun baliodunean bizilagunek eta interesdunek aztertu eta erreklamazioak egin zitzaten, toki entitatearen iragarki-taulan eta 2018ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 2an, argitaratu ondoren. Espedientean jasotakoaren arabera, jendaurreko epea iragan da inork aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe. Hori dela eta, 2018ko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat. Hona hemen:

FUNTZIONARIOAK

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Osagarriak: mailakoa, %12; lanaldiaren luzapenekoa, %10; lanpostukoa, %4 gehi %2,99 (2007ko KPIa). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: jardunean.

Izenen zerrenda: Mario Sagardoy Pueyo. Antzinatasuna: 1991/01/02.

LAN-KONTRATUDUNAK

Administrari laguntzailea. Maila: D. Lanaldia: %48. Osagarriak: mailakoa, %12; lanpostukoa, %4 gehi %2,99 (2007ko KPIa). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: hutsik.

Izenen zerrenda: Nora Martín Aguirre. Antzinatasuna: 2017/04/03.

Pitillasen, 2018ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Francisco Arrazubi Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1803726