2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PITILLAS
2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Pitillasko Udalak, 2017ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, hasierako onespenaren erabakia 2018ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 2an. Jendaurreko aldia iragan eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da, besterik gabe.
Erabakitakoa betez, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontua, kapituluka laburtua:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua: 116.000 euro.
2. kapitulua: 5.000 euro.
3. kapitulua: 40.350 euro.
4. kapitulua: 253.800 euro.
5. kapitulua: 72.600 euro.
7. kapitulua: 80.446 euro.
9. kapitulua: 116.104 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 684.300 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua: 123.400 euro.
2. kapitulua: 237.250 euro.
4. kapitulua: 98.650 euro.
6. kapitulua: 225.000 euro.
Gastuak, guztira: 684.300 euro.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Pitillasen, 2018ko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, Francisco Arrazubi Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1803725