72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, Eraikinak eta orubeak zaintzeko ordenantzan. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2017ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Eraikinak eta orubeak zaintzeko ordenantzan, eranskinean jasotako edukiaren arabera.

Hasierako onespenaren erabakia 2018ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Azkoienen, 2018ko martxoaren 19an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

ERANSKINA

5. artikulua. Orubeen itxitura. Printzipio orokorra.

Hiriguneko orubeen jabeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte orubeen segurtasuna eta osasungarritasuna zaintzeko:

A) Orube guztiek itxitura izan behar dute, honako baldintza hauen arabera:

1. Hirigunean izandako eraispenen ondoriozko orubeak:

–Eraikuntza-obrak urtebete baino lehen hasi behar badira: obrako murruak edo hormak jarriko dira, inguruaren estetikarekin bat egiten duten kolore argietan pintatuak, edo xafla itxi galbanizatua, barrukoa ikusten utzi behar ez duena.

–Eraikuntza-obrak ez badira urtebete baino lehen egitekoak: obrako murruak edo hormak jarriko dira, inguruaren estetikarekin bat egiten duten kolore argietan pintatuak.

2. Hirigunetik kanpoko hiri orubeak eta urbanizazioetakoak, %65 baino gehiago finkatua baldin badago etxe-sail bakoitzean:

–Eraikuntza-obrak urtebete baino lehen hasi behar badira: sare txirikordatu galbanizatua jarriko da kalera ematen duen fatxadan. Perimetroaren gainerakoa obrako mailazoarekin itxi ahalko da.

–Eraikuntza-obrak ez badira urtebete baino lehen egitekoak: obrako murruak edo hormak jarriko dira, inguruaren estetikarekin bat egiten duten kolore argietan pintatuak, edo xafla itxi galbanizatua, barrukoa ikusten utzi behar ez duena.

3. Urbanizazioetako orubeak, %65 baino gutxiago finkatua baldin badago etxe-sail bakoitzean:

–Ez da eskatuko.

B) Itxiturak gutxienez ere 2 metroko altuera izan behar du, nahitaez. Orubearen barrena txukun mantendu beharko da, zaborrik eta obra-hondakinik gabe.

C) Finka mugakideen arteko hormak zokalodunak izanen dira, eta orubean eraikina egin arte iraunen dute.

D) Orubeak beti garbirik egon behar dira, landare espontaneorik gabe eta hondakin organiko edo mineralik gabe, eragozpenak edo osasunerako eta segurtasunerako arriskuak sor ditzaketen animaliak ez erakartzeko.

E) Urak ateratzeko gunea eduki behar dute orube guztiek, finka mugakideetan filtrazioak ez izateko.

Iragarkiaren kodea: L1803860