2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Aldaketa, Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Oteitzako Udalak, 2018ko martxoaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Oteitzako Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 14. eta 16. artikuluetan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Espedientea Udalaren bulegoetan dago interesdunen eskura.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Oteitzan, 2018ko martxoaren 16an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.
Iragarkiaren kodea: L1803779