72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Hiri-jarduketarako plan berezia “S-a, Z-1, Iturribidea kalea” unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2018ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen “S-a, Z-1, Iturribidea kalea” unitatearen Hiri-jarduketarako plan berezia, Diego Tirapu Arizaletak sustatua, José M. Gutiérrez eta Carmelo Astrain Ulibarrena arkitektoek prestaturiko agiriaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 72. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitara emanen da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Orkoienen, 2018ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1803933