72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

2018rako koefizienteak eta karga-tasak

Ikusirik abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legeak aldatzen dituela Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 172. artikulua eta hurrengoak, lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko gehieneko koefiziente berriak ezartzen dituena Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren ondorioetarako.

Ikusirik aldaketak hamahirugarren xedapen gehigarria eransten duela, zeinak udalak gaitzen baititu 2018rako koefiziente eta karga-tasak 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera onesteko, ondorioak izan ditzaten argitaratu eta biharamunetik.

Orisoaingo Udalak, 2018ko martxoaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Honako koefiziente eta zerga-tasa hauek ezartzea 2018rako:

a) Zerga-oinarria ezartzeko koefizienteak Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan xedaturikoak izanen dira.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasari dagokionez, %16ko karga-tasa bakarra ezartzen da gehikuntzaren sortzealdi guztietarako.

Bigarrena.–Osoko Bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Orisoaingo Udaleko iragarki-taulan argitaratzeko agintzea, Orisoaingo herritar orok jakin dezan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Orisoainen, 2018ko martxoaren 16an.–Alkate udalburua, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1803796