2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarraian zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: 3P Biopharmaceuticals SL. Jarduera: produktu eta prozesu bioteknologikoak egitea. Tokia: Mocholi industrialdea, Mocholi kalea, 2, Noain (Elortzibar).
Noain Elortzibarren, 2018ko martxoaren 16an.–Alkatea, Alberto Ilundain Avellaneda.
Iragarkiaren kodea: L1803761