72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MORENTIN

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018ko ekitaldian

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2018ko apirilaren 1etik 30era izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2018ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Udalak Nafarroako Rural Kutxan duen banku-kontuan ordaindu daitezke.

Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ohartarazten da ezen borondatez ordaintzeko epea iraganik zorrak premiamendu-bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Morentinen, 2018ko martxoaren 28an.–Alkatea, M.ª Pilar Barbarin López.

Iragarkiaren kodea: L1804288