72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

2/2018 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Eloko Udaleko alkateak, 2018ko martxoaren 13ko 176/2018 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea 2. aldaketa 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-gerakinak sartzeko.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.

Elon, 2018ko martxoaren 19an.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1803837