2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
1/2018 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena
Eloko Udalak, 2018ko otsailaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. aldaketa 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-gehigarriaren bidezkoa.
Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.
Elon, 2018ko martxoaren 12an.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.
Iragarkiaren kodea: L1803563