72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Alkatetza beste baten esku uztea

Alkatetzak, 2018ko martxoaren 20an, honako dekretu hau eman du:

“2018ko apirilaren 2tik 8ra, biak barne, herritik kanpo egon behar dudanez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetzaren ordezkapena bermatzeko.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan xedatutakoa ikusirik, eta eman zaizkidan ahalmenak erabiliz,

DEKRETATU DUT:

1. Amado Induráin Orduna alkateordearen esku uztea Alkatetzari dagozkion eginkizunak, 2018ko apirilaren 2tik 8ra bitartean, legeak aipatzen dituen mugak aintzat harturik.

2. Dekretu honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, ukitutako zinegotziari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, alde batera utzi gabe ondorioak izanen dituela dekretu hau sinatu eta biharamunetik aurrera.”

Miranda Argan, 2018ko martxoaren 20an.–Alkatea, Jesús Luis Andión Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1804076