72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Herri-lurren desafektazioa, gas hodiaren bide-zorrerako

Mendigorriko Udalak, 2018ko apirilaren 6an egin osoko bilkura arruntean, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batez onetsi du herri-lurra desafektatzea gas hodiaren bide-zorra ezartzeko katastroko 1. poligonoko 235. eta 238. lurzatietan eta 3. poligonoko 85. lurzatian, bai eta katastroko 3. poligonoko 85. lurzatian beharrezko azaleraren erabilera lagatzeko ere, gas planta ezartzeko.

Jendaurrean egonen da hilabetez, interesdunek epe horretan bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Mendigorrian, 2018ko apirilaren 6an.–Alkate udalburua, Iosu Arbizu Colomo.

Iragarkiaren kodea: L1804739