2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Aurrekontuko 1/2018 aldaketa. Hasierako onespena
Irunberriko Udalak, 2018ko martxoaren 21eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontuan aldaketa egiteko 1/2018 espedientea. Kreditu berezia da.
Espedientea interesdunen eskura egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hura aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Irunberrin, 2018ko martxoaren 22an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.
Iragarkiaren kodea: L1804091