2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
4/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Udalaren 2017ko aurrekontuan 4. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2018ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 29an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Aurrekontuko 4/2017 aldaketa
Gastuak, guztira:
6.023,47 euro.
Kreditu berezia:
1 1510 623001.–Azpiegitura elektrikoa: 6.023,47 euro.
Finantzaketa, guztira: 6.023,47 euro.
Diru-sarreren partida goitituak:
1 61900.–Besterentzea, industrialdean: 6.023,47 euro.
Lerinen, 2018ko martxoaren 12an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.
Iragarkiaren kodea: L1803593