72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

10/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2017ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 10/2017 espedientea, kreditu berezi bat ematekoa.

Iragarkia 2017ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua jarrita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak, lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez, ezarritako hamabost eguneko epea iragan denez inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo behar da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

KREDITU BEREZIA

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 1533 740

Diru-laguntza izenduna, Orbalan sozietate publikoa. Iraungitzeko eta likidatzeko gastuak

3.000 euro

Gastuak, guztira

3.000 euro

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

3.000 euro

Finantzaketa, guztira

3.000 euro

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2018ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1803816