72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2018ko martxoaren 20an, asteartearekin, egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak Udalaren Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu orokorra behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Xabierren, 2018ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Emilio Echegoyen Ascunce.

Iragarkiaren kodea: L1803928