72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea. Jarduera: Iguzkitzako hondakin uren araztegia instalatzea. Tokia: San Millán alderdia, 4. poligonoko 871. lurzatia. Iguzkitzako Kontzejua (Iguzkitzako Barrutia).

Azketan, 2018ko martxoaren 12an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1803669