2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBARGOITI
Hiri-jarduketarako plan berezia, Eraikingintza-ordenantza orokorraren 8. artikulua eta Udal Planeko U74 unitatearen antolamendua aldatzeko
Ibargoitiko Udalak, 2018ko martxoaren 7ko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia Eraikingintza-ordenantza orokorraren 8. artikulua eta U74 unitatearen antolamendua aldatzeko. Verónica Quintanilla eta Joaquín Torres Ramo arkitektoek prestatu dute plan berezia, eta Carmen Uceda Blancok sustatu du.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Ibargoitin, 2018ko martxoaren 20an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L1804118