2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBARGOITI
Udal Planeko Hiri-jarduketarako plan berezia, bizitegi-erabilera emateko Idozingo 12. poligonoko 16. lurzatian dagoen nabeari. Hasierako onespena
Udalak, 2018ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, bizitegi-erabilera emateko Idozingo San Clemente kaleko 13an dagoen nabeari (12. poligonoko 16. lurzatia). Couto Proyectos SLPUko Eduardo Sanz Garde arkitektoak prestatu du, eta Francisco de Asis Onieva Onievak sustatu.
Bigarrena.–Hiri-jarduketarako plan berezia jendaurrean jartzea hilabetean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan argitaratzen denetik. Jendaurrean egon bitartean edonork aztertzen ahalko du Hiri-jarduketarako plan berezia, baita bidezko diren alegazioak aurkeztu ere.
Hirugarrena.–Ebazpen hau sustatzaileei jakinaraztea.
Ibargoitin, 2018ko martxoaren 20an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L1804116