2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBARGOITI
1. eta 2. aldaketak 2018ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Ibargoitiko Udalak, 2018ko martxoaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea kreditu-gehigarriaren bidezko 1. eta 2. aldaketak 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hurrengoetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontuko aldaketak jendaurrean egonen dira Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitateko ediktuen taulan iragarkia paratu ondotik, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, baita aldaketak behin betiko onestekoa ere.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, lehenengo paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan eta gero.
Behin betiko onetsitako aurrekontuko aldaketak Udalbatzako ediktuen taulan argitaratuko dira eta, kapituluka laburturik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Idotzinen, 2018ko martxoaren 22an.–Alkatea, José Javier Eslava Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L1803994