72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Hiri-jarduketarako plan berezia La Sardilla industrialdean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2018ko martxoaren 13ko Ebazpenaren bitartez hasiera batean onetsi zen Hiri-jarduketarako plan berezia Funesko La Sardilla industrialdean, Funesko Udalak sustatua eta deUrban Abogados eta AG Arquitectos-ek idatzia 2018ko otsailaren 23an. Horren xedea da eremuaren erabilera xehatuak eta lurzatien eraikin-baldintzen inguruko zenbait zehaztapen egokitzea urte hauetako hiri-lurzoru finkatuaren garapenak ekarritako egiazko beharretara alegia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:30era.

Funesen, 2018ko martxoaren 13an.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1803667