2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKAROZE
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko deialdia
Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat, deialdia iragartzen da bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko.
Horretarako, 15 egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eskaerak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan; eskaeretan, betiere, adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela.
Ezkarozen, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Juan José Layana Barber.
Iragarkiaren kodea: L1803809