72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, Oltza Zendeako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2018ko martxoaren 22an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea aldaketa Oltza Zendeako udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren 31. artikuluan.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Jendaurreko aldia alegazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laugarrena.–Ordenantza behin betiko onesten denean, Euskarabideari jakinaraztea.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraituz.

Oltza Zendean, 2018ko martxoaren 22an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1804085