2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CÁRCAR
Herri-lurraren okupazioa. Hasierako onespena
Carcarko Udalak, 2018ko martxoaren 14an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabaki hau onetsi zuen:
Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea 8. poligonoko herri-lurretako 370. lurzatian 18 m² okupatzeko espedientea, Vicente Lacarra Jimenezek 35 erlauntz jartzeko.
Bigarrena.–Aipatu okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea.
Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea 15 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 215. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, eta behar den ediktua Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea.
Carcarren, 2018ko martxoaren 15ean.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.
Iragarkiaren kodea: L1803682