2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ALTSASU
Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Udalaren Obra Zerbitzuan aritzeko igeltsero eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian
2018ko urtarrilaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren honako deialdi honen oinarriak: Udalaren Obra Zerbitzuan aritzeko igeltsero eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzekoa.
Eskabideak aurkezteko aldia bukaturik, eta deialdiaren 4.1 oinarrian ezarritakoarekin bat, onartuen eta baztertuen zerrenda argitaratzen da. Baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
Altsasun, 2018ko martxoaren 20an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
ERANSKINA
Onartuak:
CALVO HERRERO, ÁNGEL.
Baztertuak: inor ere ez.
Iragarkiaren kodea: L1804089