2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Aldaketa antolamenduko determinazio egituratzaileetan, gizarte-etxearen ondoko berdeguneari dagokionez. Hasierako onespena
Cadreitako Udalak, 2018ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa Cadreitako Udal Planeko antolamenduko determinazio egituratzaileetan, gizarte-etxearen ondoko berdeguneari dagokionez.
Espediente hori udal bulegoetan dago, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Cadreitan, 2018ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L1803948