72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018an

Aditzera ematen da honako hau izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2018ko zergaren kuotak borondatez ordaintzeko epea: 2018ko martxoaren 9tik maiatzaren 3ra bitarte, biak barne.

Helbideratu gabeko ordainagiriak Caixabanken, Laboral Kutxaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaintzen ahal dira, ezarritako ordutegian eta dagokion ordainagiria aurkeztuta, edo haren gibelaldean jasotzen diren bestelako eratan (informazio gehiago Udalaren web-orrian: www.burlada.es).

Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatez ordaintzeko epearen azken egunean.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Burlatan, 2018ko martxoaren 22an.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1804077