2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
1/2018 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2018ko otsailaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urtarrilaren 31ko osoko bilkuran hartutako erabakia, hasiera batean onesten zuena aurrekontu orokor eta bakarreko 1/2018 aldaketa (kreditu berezia, kiroldegiko kanpoko igerilekua egungo araudiari egokitzeko, eta kreditu gerakinak sartzea, diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuak, biribilgunerako eta Iruñalde kaleko 3an lokala egokitzeko). Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
KREDITU BEREZIA, ATXIKITAKO DIRUZAINTZAKO GERAKINAREKIN FINANTZATUA
AURREKONTUKO PARTIDA | DESKRIBAPENA | ZENBATEKOA |
1 34200 6390000 | KIROLDEGIKO KANPOKO IGERILEKUA EGOKITZEA | 222.440,89 |
FINANTZAKETA |
1 8700002 | DIRUZAINTZAKO GERAKINA BALIABIDE ATXIKIENGATIK | 222.440,89 |
KREDITU GERAKINAK SARTZEA, ATXIKITAKO DIRUZAINTZAKO GERAKINAREN BIDEZ FINANTZATUAK
AURREKONTUKO PARTIDA | DESKRIBAPENA | ZENBATEKOA |
1 15500 6190000 | GIPUZKOAKO ETORBIDEKO ETA BERRIOZARKO ETORBIDEKO BIRIBILGUNEA | 158.650,00 |
1 23181 6220000 | IRUÑALDE 3ko LOKALA BIRGAITZEA | 138.631,00 |
FINANTZAKETA | |
1 8700002 | DIRUZAINTZAKO GERAKINAK BALIABIDE ATXIKIENGATIK | 297.281,00 |
Berriozarren, 2018ko martxoaren 12an.–Alkatea, Raúl Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L1803584