72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018an

Berriobeitiko Udalak aditzera ematen du 2018ko maiatzaren 3an bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2018ko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga) borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak ordaintzen ahal dira Udalaren web-orrian, 948 012012 telefonoaren bidez edo CaixaBanken eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2018ko maiatzaren 3an kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sorraraziko dituzte, eta betearazpen-bidetik kobratuko dira.

Berriobeitin, 2018ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1803954