2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Aldaketa, Kontzejuetarako diru-laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2018ko otsailaren 6an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Kontzejuetarako diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Berriobeitin, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1802135