2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERASKOAIN
Alkatetza beste baten esku uztea
Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, honako hau
DEKRETATU DUT:
“1. Beraskoaingo Udaleko lehen alkateorde M.ª Luisa Merino Fernandezen esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2018ko martxoaren 12tik apirilaren 23ra, Beraskoaingo udal-mugartetik kanpo naizen bitartean.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Beraskoaingo Udalaren iragarki-taulan ediktuak ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea; ohartarazten zaio, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ni ordezten nauen bitartean, ezin izanen diola uko egin lege beraren 43. artikuluan ezarriaz baliatuz nik haren esku utzitakoari.
4. Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau Osoko Bilkurari jakinaraztea, egiten duen hurrengo bilkuran.”
Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatua betez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak Alkatetzari emandako eskumena erabiliz.
Beraskoainen, 2018ko otsailaren 22an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.
Iragarkiaren kodea: L1804032