72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRATI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2018ko plantilla organikoa.
Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2017ko azaroaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta plantilla organikoa. Hasierako onespenaren iragarkia 2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an, eta ez da alegazio, kexa edo oharrik jaso. Beraz, bidezko da behin betiko onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

–Idazkaria, zerbitzu eginkizunetan eta enplegurako eskubiderik gabe: Agoizko Udaleko idazkaria, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 240. artikuluak ezartzen duen %20ko diru-esleipenarekin.

–Lan-kontratudun finkoak:

Administrari-ofiziala (1), lanaldi partzialean, egunean 5 ordu. C taldea. Lanpostuko osagarria, %35,72 (%17,36 + %18,36). Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Lanpostu kopurua: bat.

–Aldi baterako lan-kontratudunak:

Gidariak (4), lanaldi osoan. D taldea. Lanpostuko osagarria, %12,00 + %2,99; eta toxikotasuneko osagarria, %10.

Konpostaje teknikaria (1), lanaldi osoan. D taldea. Lanpostuko osagarria, %12,00 + %2,99; lanaldiaren luzapeneko osagarria, %10; arrisku bereziko osagarria, %10; eta C taldeko mailako osagarria (prestazio osagarriak).

Zerbitzu anitzak (1), lanaldi osoan. E taldea. Lanpostuko osagarria, %15 + %2,99; eta arrisku bereziko osagarria, %10.

Agoitzen, 2018ko martxoaren 15ean.–Mankomunitateko burua, María Isabel Cañada Zorrilla.

Iragarkiaren kodea: L1803741