72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontuko 2.etik 6.era bitarteko aldaketen espedienteak. Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2018ko martxoaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontua aldatzeko 2., 3., 4., 5. eta 6. espedienteak, Mankomunitatearen 2018ko aurrekontuko kreditu-gehigarriaren bidezkoak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Garesen, 2018ko martxoaren 16an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

Iragarkiaren kodea: L1803862