2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Ultzamako, Basaburuko, Odietako, Atezko, Anueko eta Lanzko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2017ko abenduaren 19an, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ekitaldiko aurrekontuaren eta haiek betearazteko oinarrien espedientea.
Horren iragarkia 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, baita Mankomunitatearen iragarki-taulan ere, 15 egun baliodunean bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere.
Horrenbestez, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Legearen 202. artikuluko 1. eta 3. ataletan xedatuarekin bat, 2018ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 464.355,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 110.173,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 530,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 33.506,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.186,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 3.229,00 euro.
Gastuak, guztira: 614.979,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 85.400,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 529.569,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 631.979,00 euro.
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Larraintzarren (Ultzama), 2018ko martxoaren 13an.–Mankomunitateko burua, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1803619