72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu-gehigarriaren espedientea. Hasierako onespena

Batzar Orokorrak, 2018ko martxoaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen hogeita hamar mila euroko kreditu-gehigarriaren espedientea, Nafarroako Ubidetik La Pedrerako edateko uraren araztegirako harguneak 2018an ekarriko duen gastuari aurre egiteko.

Erabaki hori jendaurrean egonen da hamabost egunean, argitalpen honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2018ko martxoaren 23an.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1804114