2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANAZKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUETARAKO MANKOMUNITATEA
Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko tasak 2019rako.
Hasierako onespena
2018ko martxoaren 21ean egindako batzarrak aho batez erabaki du I. eranskineko ordenantza aldatzea, Etxarri Aranazko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetarako Mankomunitateko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua arautzen duen ordenantza, alegia, eta honako tasa hauek aplikatzea 2019. ekitaldian.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, aldatutzat jotzen dira ordenantzak, erabaki honek eragiten dien neurrian, eta 2017ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen. Aldaketak tarifei baizik eragiten ez dienez, haien testua, aldatu dena salbu, bere garaian Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hura bera izanen da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki honetako ordenantza fiskalen tarifak, hasiera batean onesten direnak, Mankomunitatearen iragarki oholean egonen dira ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Behin betiko onetsitzat joko dira, epe hori erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganez gero.
Etxarri Aranatzen, 2018ko martxoaren 21ean.–Burua, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L1804835