72. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGOKO ETA FITEROKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Cintruenigoko eta Fiteroko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, 2018ko martxoaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko ekitaldiko aurrekontua, eta espedientea jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan paratuta, interesdunek 15 eguneko epean azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganda.

Fiteron, 2018ko martxoaren 23an.–Mankomunitateko burua, Anabel Lacarra Ridruejo.

Iragarkiaren kodea: L1804086