2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde eremuan taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza teknikoan.
Behin betiko onespena
Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2017ko abenduaren 27an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa, Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde eremuan taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza teknikoaren 5. artikuluan, 5. atala gehituta, eta 7. artikuluan.
Onespenaren erabaki hori 13. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2018ko urtarrilaren 18an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituta, behin betiko onetsita gelditu da aldaketa, eta testu osoa argitara ematea agindu da, egokiak diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2018ko martxoaren 27an.–Lehendakaria, Aritz Ayesa Blanco.
ERANSKINA
Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde eremuan taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza teknikoa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1804250